XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pozik egoten, gure itxaropena ezerk ondatuko ez duala jakiñik.

Zoratzeraño Jaungoikoa maitatzera garamazkian bidearen asiera, Ama Birjiñarenganako maitasun etsia da.

Orrela idatzi nuan orain urte asko, Errosario Santuari buruzko gogarte batzuen itzaurrean.

Eta arrezkero, askotan jabetu izan naiz itz oien egiaz.

Ez naiz emen arrazoiketak egiten asiko, gogapen au adieraztearren; auxe bakarrik esango: proba ezazute zeok zein egia dan, eta saia zaitezte ortarako Mariari maiteki itz egiten, berari zuen biotza irikitzen, berari zuen pozak eta naigabeak kontatzen, eta ala berean Jesus ezagutu eta Jesusi jarraitzeko laguntza berari eskatzen.

Maria billatzen ba`dezute, Jesus topo egingo.

Eta Jaungoikoaren biotz ortan zer dagon ikasiko dezute zerbait.

Jesusek bere burua ezereztu, bere indarra eta aundi-izatea izkutatu, eta morroi itxura artu nai izan zuan (12) Ikus.

Gizonen modura itz egiñik, Jainkoak geiegi egin duala esan bearko litzake; ez bait du, gu salbatzeko bear dan ura bakarrik egiten, naitanaiezkoa dana bakarrik, baizik eta areago egiten du.

Jaungoikoaren jarduera ori nolabait ulertzeko lege-neurria, neurririk ez duala kontuan artzea izango litzake.

Zoratzeraño maite gaitu, eta maitasun orrek gure aragia artu eta gure pekatuak jaso arazi dizkio.

Nola jabetu gaitezke egi ortaz, nola konturatu Jainkoak maite gaituala, gu ere maitez zoratu gabe?.

Utzi egin bear zaie fedezko egi oiei, gure animaren barrurik barrueneraño sartzen, gure bizi guztia aldatu dezaten arte.